Ongietorri Gontxearen web orrira, hemen landetxeari buruzko informazio guzia aurkituko duzu. Arizkungo herri ederrean kokatua dago, Nafarroako Baztan haran xarmangarrian.
Zonaldeko etxe tipikoen adibide garbia da Gontxea, nahiz eta guziz zaharberritua izan antzinako egitura mantentzen baita. Gaur egungo erosotasunak tradizioarekin nahasten dira, hortaz, landetxe honetan pasako dituzun egunak ez dituzu erraz ahantziko.
Gontxean zure etxean bezala sentituko zara. Zatoz gurera, naturaz, ixiltasunaz eta lasaitasunaz gozatzera.