Gontxea Arizkungo herriaren erdi-erdian dago, eliza eta frontoiaren ondoan eta bailarako kale politeneetako batean, Baztango etxe tipikoz betea baitago. Etxeak 3 pisu ditu eta nahiz eta guztiz zaharberritua izan den antzinako egitura mantendu eta errespetatu da.

ALKILER MOTA: LOGELAK

Logelak independiente alokatzen dira; lehenbiziko pisuan kokatuak daude eta 6 dira guzira. Hauetako hiru 2 ohekoak dira eta bertze hiruk ohe bikoitza dute. Guziek dute komuna, 4ek logela barnean eta gainerakoek ondoan.

GOSARIAK

Goizero, 9etatik 10:30ak bitarte, etxeko produktuekin egindako gosari goxoa zerbitzatzen da etxeko jangelan. Gainera, hozkailu eta mikroondasa dago gure bezeroek jakiak mantendu edota berotu ditzaten. Ez dago sukaldatzeko aukerarik.

EGONGELA

Dudarik gabe hauxe da etxeko tokirik politena. Etxeko ganbaran dago, lurreko su eta zurezko bigez hornitua. Bertan 2 xoko bereizten dira, besaulkiak, telebista, biblioteka txiki bat eta joku ezberdinekin.