HIRUAK BAT

 

BONOS NAVARRA TE RECIBE GRATIS

 

BERTIZ

 

 

 

GONTXEA

ONGI ETORRIAK GURE ETXERA

Ongietorri Gontxearen web orrira, hemen landetxeari buruzko informazio guzia aurkituko duzu. Arizkungo herri ederrean kokatua dago, Nafarroako Baztan haran xarmangarrian.

 

   

Zonaldeko etxe tipikoen adibide garbia da Gontxea, nahiz eta guziz zaharberritua izan antzinako egitura mantentzen baita. Gaur egungo erosotasunak tradizioarekin nahasten dira, hortaz, landetxe honetan pasako dituzun egunak ez dituzu erraz ahantziko.

Nafarroako Atlantiar Pirinioa ezagutzeko aukera ezin hobea da.Baztan haranak gordetzen dituen xokoetaz gozatuko duzu, bere mendi zelai berde, haritz eta pagoz jositako oihan, eta jauregiz eta etxe galantez beztitutako herri ttiki zoragarriekin.

Gontxean zure etxean bezala sentituko zara. Zatoz gurera, naturaz, ixiltasunaz eta lasaitasunaz gozatzera.

 

 

 

 
Diseñua | Eskiz Informatika Zerbitzuak