HIRUAK BAT

 

BONOS NAVARRA TE RECIBE GRATIS

 

BERTIZ

 

 

 

GOSARIAK, TXIRRINDULAK, WI FI KONEXIOA...

| ETXEA

Gontxea Arizkungo herriaren erdi-erdian dago, eliza eta frontoiaren ondoan eta bailarako kale politeneetako batean, Baztango etxe tipikoz betea baitago. Etxeak 3 pisu ditu eta nahiz eta guztiz zaharberritua izan den antzinako egitura mantendu eta errespetatu da.

| ALKILER MOTA: LOGELAK

Logelak independiente alokatzen dira; lehenbiziko pisuan kokatuak daude eta 6 dira guzira. Hauetako hiru 2 ohekoak dira eta bertze hiruk ohe bikoitza dute. Guziek dute komuna, 4ek logela barnean eta gainerakoek ondoan.

| GOSARIAK

Goizero, 9etatik 10:30ak bitarte, etxeko produktuekin egindako gosari goxoa zerbitzatzen da etxeko jangelan. Gainera, hozkailu eta mikroondasa dago gure bezeroek jakiak mantendu edota berotu ditzaten. Ez dago sukaldatzeko aukerarik.

| EGONGELA

Dudarik gabe hauxe da etxeko tokirik politena. Etxeko ganbaran dago, lurreko su eta zurezko bigez hornitua. Bertan 2 xoko bereizten dira, besaulkiak, telebista, biblioteka txiki bat eta joku ezberdinekin.

| BERTZE ZERBITZUAK

Gure bezeroek mendiko 2 bizikleta, frontoirako palak eta portatil bat Internet ADSL konexioarekin erabili ahal izanen dute.

 

 

 

 
Diseñua | Eskiz Informatika Zerbitzuak